Zerbitzuak eta laguntza-tresnak
Tresna sortzaileen gida oso bat, zure negozioari buruz modu didaktiko, erraz eta erabilgarrian hausnartzeko aukera emango dizuna, hainbat ikuspegitatik.
Aukeratu zure tresna hasteko!
Zerbitzuak eta laguntza-tresnak: Marketina
Sortu zure webgune propioa, atzitu sare sozialak, zaindu zure harreman publikoak, definitu zure produktuen prezioa...
Negozioko barne-estrategiaren azterketa bat da marketin mixa, eta zure jardueraren oinarrizko lau aldagai aztertzen dira bertan:
PRODUKTUA
Produktu/zerbitzu korea eta produktu horri lotutako elementu/zerbitzu osagarriak.
Produktuaren bizitza-zikloa.
PREZIOA
Pricing estrategia.
Eskariaren prezioaren elastikotasuna.
Produkzio-kostuak, etab.
PROMOZIOA
Komunikazioa.
Publizitatea.
Harreman publikoak.
Produktuaren lokalizazioa, etab.
BANAKETA
Bezeroarengana iritsi aurretik produktu edo zerbitzu batek zeharkatzen dituen bideak: e-commerce, establezimenduak, etab.
Zure marka merkaturatu baino lehen, zure webgune propioa eratu baino lehen edo milaka liburuxka inprimatu baino lehen, hartu zure denbora gogoetarako. Badira zenbait oinarrizko printzipio zure marketin-estrategia zehazten lagunduko dizutenak.
Honako hauetarako gerta dakizuke lagungarria marketina:
- Zure xede-publikoaren neurriei erantzuteko.
- Salmentak zehazteko.
- Mozkina maximizatzeko.
- Merkatuan lehiakorragoak izateko.