ZER DA BDCC
BDCC (Basque District of Culture and Creativity) gunea Euskadiko KSI Kultura eta Sormen Industrientzako gunea da.
KSIetako enpresa edo profesional bat bazara, hemen aurkituko dituzu Euskadin zuretzat erabilgarri dauden baliabide guztiak: erakundeak, dirulaguntzak, zerbitzuak, tresnak...
Zure sorkuntzako, profesionalizazioko, berrikuntzako, nazioartekotzeko, finantzaketako, hazkundeko edo lehiakortasuneko proiektuetan lagundu nahi dizugu, zure zirkunstantzia eta aukeretarako egokienak diren ibilbideak proposatuz arreta pertsonalizatu baten bidez.
LOOK!!!
ANIMA ZAITEZ EUSKAL KULTURA ETA SORMEN INDUSTRIEN GURE KOMUNITATEKO KIDE IZATERA!
LANKIDETZA-EREDUA
Euskadiko Kultura eta Sormen Industriak garatzeko helburua duten ekimen publiko eta pribatuak bateratzeko eta indartzeko helburuarekin sortu da BDCC.
Horretarako, sareko lankidetza-eredu bat proposatzen du, zeinean eragileen zerbitzu- eta produktu-aukera enpresen eskueran jarriko duen modu sinple eta eraginkor batean.
Barruti denez, ekonomiaren garapena, berrikuntza eta kultura-ikuspegia bateratzeko asmoa du, Eusko Jaurlaritzaz gain Foru Aldundiak eta autonomia-erkidegoko hiru hiriburuak ere inplikatuz.
Erakunde horiez gain, ekosistemako beste erakunde batzuen ahalegina bateratzen du, hala nola zentro teknologikoak, unibertsitateak, sektore- eta kultura-agenteak, eta abar, foku nagusi batekin: enpresak.
Herrialde-proiektu bat da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Ekonomiaren Garapen Sailaren eta SPRI eta Innobasque agentzien artean batera koordinatutakoa.
Gure zerbitzuak lankidetza bidez definitzeak eta zerbitzu horiek sarean emateak sektoreko funtsezko erronkei ekingo zaiela bermatuko dute: profesionalizazio eta kudeaketa, nazioartekotzea, jabetza intelektualeko eskubideen kudeaketa eta abar. Era berean, KSI enpresekin lan egiten duten erakundeekiko elkarrizketako rol aktibo bat hartuko du bere gain BDCCk agente-sarearen koordinazio-lana egikaritzeko, KSIetako enpresa eta profesionalak jada existitzen diren laguntza-programetara eta zerbitzuetara bideratuz.
-
FORUALDUNDIAK
-
UDALAK
-
EUSKOJAURLARITZA
-
KSIERAKUNDELAGUNTZAILEAK
-
KSINODOBIDERATZAILEAK