Zerbitzuak eta laguntza-tresnak
Tresna sortzaileen gida oso bat, zure negozioari buruz modu didaktiko, erraz eta erabilgarrian hausnartzeko aukera emango dizuna, hainbat ikuspegitatik.
Aukeratu zure tresna hasteko!
Zerbitzuak eta laguntza-tresnak: Ingurunea
Kultura eta sormen-sektorea mota askotakoa da eta beren erronka propioak dituzten azpisektore ugari ditu. Gidatuko zaitugu!
BDCCk sareko lana sustatzen du Euskadiko KSIen sektorea osatzen duten agenteen arteko lankidetzaren bidez:
PRIBATUAK
Elkarteak eta sektore-klusterrak
PUBLIKOAK
Euskadiko administrazio-maila guztietatik:
- Foru Aldundiak
- Udalak
- Kultura eta Ekonomiaren Sustapen Sailak
Guztiek ere aktiboki parte hartzen dute hainbat jardun-ildotan:
- RIS3 pilotaje-taldea eta taldearen eratorritako lantaldeak
- Stakeholders Creadis3 taldea
- Nodo bideratzaileak sentsibilizatzeko eta laguntza-programak eta KSI ekitaldiak zabaltzeko
- BDCC
Oso puntu garrantzitsua da hau, Euskadiko KSIen enpresa-sarearen heterogeneotasuna eta konplexutasuna kontuan izanda, askotariko azpisektoreekin, azpisektoreetako bakoitza bere balio-kate propioarekin, eta gainera autonomoek eta mikroETEek osatutakoa gehienbat.
Euskadiko KSIen sektoreari laguntzeko baliabideak zein diren jakin nahi baduzu, gure Industry Map-a kontsulta dezakezu.