KSIak Euskadin
KEB Kulturaren Euskal Behatokiak egiten duen sailkapenetik abiatuta, Euskadiko KSI Kultura eta Sormen Industriak osatzen dituzten azpisektore eta jarduerak honela definitu eta multzokatu dira:
- ARKITEKTURA
- ARTISAUTZA
- EDUKI DIGITALAK
- DISEINUA
- GOI-GASTRONOMIA
- HIZKUNTZAREN INDUSTRIAK
- MODA
- PUBLIZITATEA ETA MARKETINA
- BIDEO-JOKOAK
- ARTE ESZENIKOAK
- IKUSIZKO ARTEAK
- IKUS-ENTZUNEZKOAK
- ARGITALPENAK ETA MEDIO INPRIMATUAK
- MUSIKA
- KULTUR ONDAREA
KSI SEKTOREKO ZIFRAK
Azken datuen arabera, EAEko enpresen %10,25 dira KSIak, eta enplegu totalaren %5,29.
Oro har, mikroenpresek osatzen dute batez ere sektorea, enpresako %2,99 enpleguko batez besteko ratioarekin (ratio orokorra 5,52 da EAEn).
Sormen Industrien kasuan indartu egiten da faktore hori, enpresako %2,2 enpleguraino jaisten den ratioarekin. Kultura Industrietan enpresako %4,16 enplegu da ratioa.
Kulturaren Euskal Behatokiak Arteei eta Kultura Industriei buruzko Estatistika Eragiketa bat egiten du, eta eragiketa horren azken edizioari (2017), Sormen Industrien eragiketa gehitu zaio.
EUSKADIKO KSIEN SEKTOREEN PISU ERLATIBOA, FAKTURAZIOAREN, LANGILE-KOPURUAREN ETA AGENTE-KOPURUAREN ARABERA
-
ARTE ESZENIKOAK98
-
IKUSIZKO ARTEAK98
-
LIBURUAK98
-
MUSIKA98
-
IKUS-ENTZUNEZKOAK98
-
PUBLIZITATEA98
-
ARKITEKTURA98
-
HIZKUNTZAREN INDUSTRIAK98
-
MODA98
-
BIDEO-JOKOAK98
-
DISEINUA98
Estatistika bidez egindako irakurketa kuantitatiboaz haratago, Kulturaren Euskal Behatokiak berak zenbait txosten kualitatibo ditu, euskal kultura- eta sormen-sektorea hobeto ezagutzen lagundu ahalko digutenak.
Kulturaren Euskal Behatokiaren helburua euskal kulturaren errealitatea, haren sektoreak eta gizarte-eskaerak aztertzea da
Gainera Kultura eta Hizkuntza Politika Saila argitalpen bat editatu du 2020an, "KSIak Euskadin", zeinean denbora-ibilbide bat egiten den KSI estrategietako hasierako garaietatik gaur egun arte, etorkizunean aurreikusitako garapenak barne.