ENPRESA ETA ENPRESA-PROIEKTUA SENDOTZEKO PROGRAMA

ZERBITZUA EUSKADIKO KSIen ENPRESETAKO ARDURADUNENTZAT IZANGO DA, ZEINTZUEK, HAUTAKETAPROZESU BATEN OSTEAN, PROGRAMAREN EDIZIO GUZTIETAN PARTE HARTZEKO LEHENTASUNEZKO KIDETZAT JOKO DIREN.
Programa KSI enpresetako zuzendaritzako arduradunak gaitzeko da, zeintzuek, hautaketaprozesu baten ostean (aribidean dagoen proiektu bat edo finkatzeko ideia bat argi izatea), 140 orduko gaikuntza eta laguntzaprograma batean parte hartuko duten, Tutoretza oertsonalizatuak barne hartuko dituena. Prozesua amaitzeko enpresa finkatzeko proiektu bat egingo da, bakoitzaren beharrizanak aintzat hartuta (nazioartekotzea, digitalizatzea, berrikuntza, negozioeredu berria, zerbitzu edo produktu berriak, etab.).
Aurreikuspena
Planteatu da programaren edizio bat egitea urtero, 20 enpresarekin; hortik, ezarri beharreko 20 proiektu sortuko dira. Edizio bakoitzeko hautaketairizpideak webgunean argitaratuko dira.
Irakasleak
Lander Balza, Julen Iturbe-Ormaetxe Zamarripa, Eider Aldape Martin, Irune Jiménez González, Roberto Gómez de la Iglesia, Miren Lauzirika Jauregi, Itziar Rubio Barrera, Jesus Albizu Soriano, Antonio Martínez Zamorano, Iñigo Irizar Arcelus, Alex Ochoa de Aspuru, Juanjo Brizuela, Josune Razkin, Ramón Puchades, Ricardo Antón Troyas, Maitena Salinas, Brigitte Sauvage.
PROGRAMAREN EDUKIA
-
Negozioeredua
- Zer da negozioeredu bat? Agile Start Up, Business Model Canvas eta zuhaitz estrategikoaren negoziodiseinu teknologiak ezagutzea eta praktikatzea.
-
Zerbitzuen diseinua
- Kontzeptua.
- Zerbitzuen diseinu-praktikarako hastapenak.
- Taller práctico.
- Horren aplikazioa eta berrikuntzaren garapenean duen rola.
-
Sormensektorearentzako Zuzendaritza Estrategikoa
- Sormentalentua antzematea.
- Talentua eta sormensektoreko enpresak kudeatzea.
- Korporazio identitatea/kultura.
-
Sormena eta berrikuntza
- Sormenlaneko metodologiak.
- Design Thinking.
- Berrikuntzari aplikatutako sormena.
- Berrikuntza irekia, erabiltzaileek zuzendutakoa.
- Baterako sorkuntza.
-
Merkatu-hazkundea eta nazioartekotzea
- Merkatuak bilatzea eta hautatzea.
- Kideak eta bitartekariak.
- Kanpoeragiketen fiskalitatea.
- Komunikazio eta posizionamendupolitika.
-
Finantzak eta inbertsioa
- Negozioak eta zerbitzuak diseinatzerakoan, oreka hirukoitza: finantzarioa, soziala eta ingurumenekoa.
- Finantzak eta inbertsioa.
-
Marketina
- Negozioideietarantz bideratutako marketina.
- Marka hazkuntzarako bide gisa.
- Online marketina eta Social Business: nola erabili ingurune digitala posizionamendua indartzeko eta merkatu berrietara zabaltzeko.
- Aurkezpen eraginkorrak.
-
Joerak
- Joeren ikerkuntza.
- Joeren analisia.
- Etorkizuneko agertokiak eta foresight edo aurreikuspen estrategikoa.
-
Eraldaketa digitala
- Aldaketa teknologikoak eta eragile berriak.
- Ekosistema digitalak.
- Lanerako metodologia erraz berriak.
- Datuen automatizazioa eta analisia.
- Eraldaketa digitalerako estrategiak.
- Ekonomia zirkularra eta ekologia.
-
Ekonomia zirkularra
- Jasangarritasuna eta ekologia.
- Eragin positiboa.
- Eraldaketa kulturala eta gardentasuna.
-
Lidergoa, negoziaketa eta komunikazio eraginkorra
- Oratoria, negoziaketa eta lidergo motak.
- Arazoak konpontzea.
- Merkataritzaekintza eta negoziaketa.