BDCCk Sendotze Programaren edizio berri bat jarri du martxan proiektu kultural eta sortzaileak bultzatzeko2025 ABENDUA
-
Basque District of Culture and Creativity (BDCC) erakundeak Sendotze Programaren edizio berri bat abian jarri du, Euskadiko Kultura eta Sormen Industrietako (KSI) enpresa eta proiektuen hazkundea eta jasangarritasuna indartzeko ekimena. Izena emateko epea 2026ko otsailaren 6ra arte egongo da zabalik, sektoreko erakundeen estrategia eta proiekzioa indartzeko aukera garrantzitsua baita.
SEKTOREA INDARTZEKO PROGRAMA GILTZARRI BAT
Sendotze Programa erakunde sortzaile eta kulturaletako arduradun, bazkide eta jabeei azterketa-, plangintza- eta profesionalizazio-prozesuan laguntzeko diseinatuta dago. Parte-hartzaile bakoitzari neurrira egindako sendotze-plan bat eraikitzen laguntzea du helburu, berrikuntza, digitalizazioa, nazioartekotzea, dibertsifikazioa edo negozio-ereduaren sendotzea bezalako alorrak jorratuz. Metodologiak prestakuntza espezializatua, tutoretza pertsonalizatuak eta tresna praktikoak uztartzen ditu, proiektu bakoitzaren egungo egoera diagnostikatzeko, aukerak identifikatzeko eta ibilbide-orri jasangarri eta errealista bat zehazteko.PROIEKTU KULTURAL ETA SORTZAILEENTZAKO ONURAK
Sendotze-programan parte hartzeak aukera ematen du:- Enpresa-estrategia indartzea eta etorkizuneko hazkundea planifikatzea.
- Arlo gakoetan prestakuntza jasotzea: marketina, zerbitzuen diseinua, berrikuntza, finantzak, eraldaketa digitala, publikoak, etab.
- Prozesuari modu pertsonalizatuan laguntzen dioten tutore eta aholkulari espezializatuak izatea.
- Sektoreko beste eragile batzuekin loturak sortzea eta sinergia berriak aztertzea.
- Jarduera-ildo berriak bultzatzea edo daudenak sendotzea.
DEIALDI IREKIA: OTSAILAREN 6RA ARTE EMAN DAITEKE IZENA
Euskadin egoitza duten eta beren proiektua ekintza-plan pertsonalizatu baten bidez indartu nahi duten KSIetako enpresa, profesional eta erakundeentzat da deialdia. Plazak mugatuak dira eta izen-ematea BDCCren webgunearen bidez egin behar da:Deialdiaren informazio osoa eta izena-emateko esteka