Profesionalentzako BDCC III. Sendotze Programa uztailaren 7an bukatuko da gala batekin
- Hiru hilabeteko trebakuntzaren ondoren, Sendotze Programaren hirugarren edizioa uztailaren 7an amaituko da, itxiera-gala batekin eta barrutiaren aldeko apustua egin duten kultura- eta sorkuntza-sektoreko 17 enpresei diplomak emanez. Joan den martxoaren 2an, ikaskuntza-bidaia bat hasi zen finantzaketan, jasangarritasunean, nazioartekotzean, digitalizazioan, marketinean edo lidergoan parte hartzen duten KSIentzat. Ibilbideak beharren araberako sendotze-proiektu propioa egituratzeko balio izan die, beren gaitasunak ahalik eta gehien garatu dezaten. Eskena / Harrobia, Abad Design, Cartem, Shyncrica, Bilbao Formarte, Karraskan, Dantzaz, Krafos, Kendu, Akey Films, Emovere, Prakagorri, WeMake2d, Roberto Cantera, Miguel Gómez-Tejedor, Mooneki Creaciones Gráficas eta PezEstudio Juan Pastor Bustamantek zuzentzen duen programan parte hartu dute. Industria sortzaile eta kulturalean aditua da Bustamante, eta talentuz eta profesionaltasunez betetako ekosistema elikatzen du urtez urte. Sendotze Programa BDCCk bultzatutako trebakuntza- eta akonpainamendu-zerbitzu pertsonalizatua da. Ekimen honek lan egin behar duten arloetan negozio bakoitzaren garapena sakontzen eta hobetzen laguntzen du. Euskadiko KSIen arduradunentzat da, eta enpresa kopuru mugatua du edizio bakoitzean. Metodologia eta printzipio didaktiko apartak ditu programak, sektoreko adituek emanak eta Euskadiko KSIen esparruan ezagutza transmititzeko gaitasuna dutenak. Programaren helburua da profesionalki haztea, aholkularitzen, tutoretza pertsonalizatuen, profesional handiekin egindako mintegien, baterako sorkuntzaren, desing thinking-aren eta, batez ere, lankidetza lanaren eta, batez ere, harreman-sare baten bidez, prozesua enpresa sendotzeko proiektu batekin amaitzeko.
LOOK!!!