PRODUKTIBITATERAKO, SORMENERAKO ETA KULTUR BERRIKUNTZARAKO IA SORTZAILEA
Informazioa
Adimen Artifizial Sortzailea kultura- eta sormen-proiektuak sortzeko, ekoizteko eta kudeatzeko modua eraldatzen ari da, eta aukera berriak eskaintzen ditu produktibitatea hobetzeko, ideia berritzaileak garatzeko eta sektorearen lehiakortasuna indartzeko.
Kultura eta Sormen Industrien arloko profesional eta enpresei zuzendutako prestakuntza-programa honen bidez, Adimen Artifizial Sortzaileko tresnak ezagutu eta aplikatu ahal izango dituzu hainbat esparrutan, hala nola edukien sorkuntzan, ideien sorreran, komunikazioan, plangintzan eta proiektuen kudeaketan. Prestakuntzak ezagutza teorikoak eta aplikazio praktikoak uztartzen ditu, teknologia horien erabilera etikoa, arduratsua eta estrategikoa sustatuz, betiere giza talentuaren eta sormenaren zerbitzura.
Esteka
- Izena: IA sortzailea, kultura- eta sormen-sektoreari aplikatua
- Kategoria: Trantsizio Digitala
- Baliabide mota: Prestakuntza/Ikastaroa
- Etiketa: Learning
- Lotutako proiektua: CREMEL 2.0
- Ikastaroan sartu