Koldo García, diseinatzailea eta kultura digitalizazioan aditua
Koldo Garcíak bi hamarkada baino gehiago daramatza artearen, kulturaren eta teknologiaren arteko elkargunean lanean. Madpixel enpresaren bitartez, arte-ondarearen digitalizazioan aitzindariak izan diren proiektuak bultzatu ditu, mundu osoko ehunka museo eta erakunderekin lankidetzan arituz. Halaber, Second Canvas bezalako tresnak garatu dituzte, artelanak bereizmen handian esploratzeko aukera ematen dutenak. Haren ikuspegiak bikaintasun teknikoa eta artea publiko guztientzat eskuragarriagoa, ulergarriagoa eta gozagarriagoa egiteko borondate argia uztartzen ditu.
Gainera, beste ekimen batzuetan ere parte hartzen du, hala nola Bakarts (blockchain bidez artelanen ziurtapen digitala lantzen duena), edo We Love GLAMs (kultura-erakundeentzako aholkularitza eta dibulgazio digitalerako plataforma).
-
Diseinatzailea eta ekintzaile zara, eta lotura handia duzu kultura-munduarekin. Zerk bultzatu zintuen zure ibilbidea ondarearen eta museo digitalen aldera bideratzera?
¿? -
Madpixel, Bakarts edo We Love GLAMs bidez, kultura-erakunde askorekin aritu zarete lanean. Zerk erakartzen zaitu sektore horretatik, eta zer oztopo aurkitzen dituzu haren eraldaketa digitalean?“ Sektore honekin lan egitea erakargarria da, edukia bera zoragarria delako: artelanak. Pieza jakin bat digitalizatzea izan, bilduma iraunkorra edo erakusketa bat, emaitza beti da atsegina. Oztopo nagusiak baliabide-eskasiarekin lotuta daude. Erakunde askok berrikuntzaren gogoa dute, baina ez dute beti horretarako aurrekonturik edo langilerik. Horrez gain, beste sektore batzuetan bezala, badira teknologiara irekiagoak diren profesionalak, eta beste batzuk uzkurragoak.
-
Ba al dago zure lana gidatzen duen ideia edo printzipiorik ikuspegi profesionalaz haratago?“ Museoaren misioarekin oso lerrokatuta egoten saiatzen gara: kontserbatu, dibulgatu, hezi... Azken atal horretan jartzen dugu arreta bereziki, edukiaren hedapena errazten duten tresnak eskainiz, eta artea herritarrengana hurbilduz. Gure helburua da gure esperientzietara sartzen denak irten dadin sartu baino ezagutza eta sentsibilitate gehiagorekin.
-
Askotan hitz egiten duzu teknologiaren, artearen eta kulturaren arteko batasunaz. Nola ulertzen duzu elkargune hori eta, zure ustez, zer ekarpen egiten dio publikoaren esperientziari?“ Teknologia nonahi dago. Askotan uste da soilik digitala dela teknologia, baina betaurrekoak ere badira teknologia. Gure kasuan, digitalak, batez ere online, museoetara fisikoki joan ezin diren publikoengana iristea ahalbidetzen du: distantziagatik, adinagatik, gaitasun fisikoengatik... Orain arte, digitala museo fisikoaren bozgorailu modura erabili izan da, baina guk uste dugu berezko interfazea ere izan daitekeela, soilik ingurune horretan zentzua duten esperientziak sortzeko gaitasuna duena.
-
Irungo Udalaren galeria birtuala proiektu berezia da: gordeta zeuden lanak ikusaraztea. Nola sortu zen proposamena eta zer du berezi?“ Aspaldi genuen halako proiektu bat egiteko gogoa; uste genuen bisita birtualek zentzu berezia dutela erakusgai ez dauden bildumentzat. Museo askok beren bildumaren zati txiki bat besterik ez dute erakusten, gainerakoa biltegiratuta dago. Irungo Udalaren kasuan, pieza batzuk udal-espazioetan zeuden, baina beste askok ez zuten inolako irisgarritasunik. Digitalak aukera ematen zuen horiek ikusarazteko espazio birtual bat sortzeko.
-
Espazio birtual bat hutsetik sortzea erronka da. Nolakoa izan zen online galeria hau irudikatzeko prozesu sortzaile eta teknikoa?“ Espazio fisiko baten antzeko erronkei egin behar diegu aurre: nola aurkeztu bilduma, nola antolatu lanak, zer ibilbidek du zentzua... Erronka da koherentzia narratiboa eta bisuala lortzea. Etorkizunean, ohiko muga fisikoetatik askatzea espero dugu, eta ingurune digitalak dituen aukerak aprobetxatzea, edukiak eskaintzeko eta horiekin elkarreragiteko espazio eta modu berriak eraikitzeko.
-
Nola lortu zenuten bisita birtuala “artelanak online ikustea” izateaz gain esperientzia murgiltzaile bihurtzea?“ Edukiarekiko bitartekotza-tresnek asko kezkatzen gaituzte. Museo fisikoan gida edo eskuorri bat behar duzun bezala, arlo digitalean interpretazioa errazten duten eta testuingurua ematen duten tresnak bilatzen ditugu. Bi minutuko “ongietorri ibilbidea” jarri dugu, ibilbide automatizatua eta nabigazio librea uztartzen dituena. Tour-aren bertsio luzea ere garatu dugu, lan zehatzetan geldialdiekin, xehetasunekin, zooma, narratibak… Urrunetik eta zuzenean diren bisita gidatuak ere ari gara lantzen, denbora errealeko interakzioarekin. Are, esperientzia hauek zinema-aretoetara edo auditorioetara eramateko probak egiten ari gara.
- “ “Gure esperientzietara iristen dena, sartzean zuena baino ezagutza eta sentsibilitate handiagoarekin ateratzea nahi dugu.”
-
Ibilbideak 50 obra baino gehiago hartzen ditu barne, bereizmen handian. Zer eginkizun du teknologiak pieza horiek hautemateko moduan eta haien irisgarritasunean?“ Esperientzia fisikoa ordezkaezina da, baina bereizmen handiak begi hutsez ikusten ez diren xehetasunak deskubritzeko aukera ematen du. Museoko langileek beraiek ere harritu egiten dira. Badira pasadizo batzuk, Van Gogh-en obra bat Thyssen Museoan, non testura bat detektatu zen, bere teknikari buruzko hipotesi bat berresten zuena: mihiseak oraindik ere fresko zeudenean elkarren gainean jartzen zituenez, mihisearen bilbearen aztarnak uzten zituen beste lan batzuetan. Xehetasun-maila horrek izugarri aberasten du esperientzia.
-
Zer izan da zuretzat bilduma honekin eta Menchu Gal, Zuloaga edo Sistiaga bezalako artistekin lan egitea?“ Zirraragarria izan da. Irungo Udalaren bildumak Menchu Gal-en obra ugari ditu, ingururako oso artista esanguratsua. Bere lana erakutsi ahal izatea, gainerakoei muzin egin gabe, plazer hutsa izan da. Orain Eusko Jaurlaritzaren bildumarekin ere ari gara lanean.
-
Nola hasi zinen BDCCrekin harremanetan? Zein helburu partekatzen dituzue?“ Ekimen interesgarria iruditu zitzaidan: euskal kultura- eta sormen-industriak babesten dituen hub bat. Gure lerrokadura erabatekoa da. Gu KSI bat gara, eta babes instituzional bat edukitzea, dinamizazioan eta sostenguan laguntzen duena, oso baliotsua da.
-
Zure ustez, zer funtzio izan dezake BDCC bezalako hub batek gaur egungo kultura- eta sormen-ekosisteman?“ Rol asko har ditzake bere gain: prestakuntza-euskarria, informazio-euskarria, baliabideetarako sarbidea, baina baita dinamizatzailea ere. Tresnak errazteaz gain, sektorearen hazkundea sustatzen du, egitura, lankidetza eta negozio gehiago bultzatuz.
-
Zer lankidetza edo sinergia mota bizi izan dituzu BDCCri esker?“ BDCCk antolatutako ekitaldietan parte hartu dugu, eta horrek aukera eman digu Euskadiko sektoreko eragileekin konektatzeko, bai eta sare kultural europarrekin ere. Haien proiektuetan zuzenean parte hartu ez dugun arren, ekimenak oso interesgarriak iruditzen zaizkigu.



