JOKIN TELLERIA "DANTZ"eko Founder & CEO
"Ez dugu mugarik, musika da gure berrikuntza-tresna"
DANTZ urte gutxiren buruan zerbait gehiago bihurtu den musika elektronikoaren jaialdia da. Proiektu gazte eta poliedriko honek, formatu eta espazio berrien bilaketa etengabean dagoena, bere sustraiak Euskadin hondoratzen ditu, baina Europa mailan proiektatzen hasi da jadanik. Jokin Telleria da Gipuzkoako marka honen arima, musika elektronikoari antzinako estigmak kendu dizkiona, balio batzuk eman (askatasuna, disrupzioa eta etiketarik eza) eta beste maila batera eraman duena, kultur ondarean, enpresa-sarean eta erakunde-esparruan agertuz. Izan ere, Innobasqueko Global Innovation Day 2022an aurkeztu zen kasu praktikoetako bat izan da.
Orain dela gutxi, musika elektronikoak pertsonengan eta gizartean dituen ondorioak aztertzeko ikerketa-proiektu aitzindari baten buru izatea erabaki du Dantzek, UPV/EHUko Gizarte Psikologia Sailarekin lankidetzan, Xavi Minguez Alcaide doktorearekin.
-
Zer da Dantz?
¿? -
Ideia hori nola garatu egin zen?“ Donostian, momentu horretan, hutsune kultural bat zegoen eta jaialdi bat proposatu genuen, balio batzuk zituena. Horrela jaio zen Dantz Jaialdia 2017an. Gaur egun sei edizio daramatzagu eta Euskal Herri mailan nolabaiteko erreferentzia da. Baina batez ere pandemiak ekarritako zabaltasunarekin aukera asko ikusten genituen gizarte eta kultura aldetik. Adibidez hondarearekin gauza anitz egiteko aukera ikusi genuen. Hondarea balorean ipintzeko tresna ikaragarria da musika eta Dantz Point proiektua jarri genuen martxan Zumaiako Flysh-ean, Azpeitiko Loiola Santutegian, Arantzazun, etabar. Gainera, gaur egun, digitalki nazioarte mailan zabaldu dezakezu ere. Beraz, musika lantzen genuen eta era berean hondarea balorean ipini, kokagune horiek zer diren azalduz. Gure ideia, gure kontzeptuaren garapena hori izan da. Jaialdi batekin hasi eta proiektu laborategi batera heldu, beti musika elektronikoa oinarri edukita eta bere baloreak hedatuz.
-
Antza denez, aurpegi ugariko marka kulturala da.“ Hori da. 360 graduko proiektua da eta erdian musika elektronikoa dago, bere balore, erkidego eta markarekin. Jendeak Dantz kalitate eta esperientzia moduan ikustea nahi dugu, horregatik azpimarratzen dugu marka dela: ez da ekitaldi bat, Dantz bat da. Eta bere inguruan proiektu ezberdinak daude: jaialdia, point hondarea, formakuntza eta agentzia. Adibidez, hemen ematen ditugu DJ edo produkzio klaseak, viniloak nahasten ikasteko edo musika egiten jakiteko. Bestalde, enpresekin eta instituzioekin lan egiteko agentzia daukagu, musika elektronikoa enpresetara hurbildu nahi dugulako. Gauza oso ezberdinak direla ematen du, baina iragarkietan musika elektronikoa erabiltzen dute, geroz eta gehiago. Arroparen inguruan ere proiektu bat daukagu, gure ideia adierazteko oso modu interesgarria dela uste dugulako. Moda jasangaria deitzen zaionarekin lan egiten dugu eta kultura zirkularra lortu nahi dugu: bigarren eskuko arropa hartu, artista batzuk kustomizatu dezaten eta berrerabili. Oinarri oso sendoa eta zabala duen aurpegi anitzeko proiektua da, bai.
-
2022an berrikuntza proiektu onenen artean egon zen Dantz eta Innobasqueren Global Innovation Day-ean kasu praktiko moduan agertu zen.“ Poz handia eman zigun Innobasqueren aldetik aukeratuak izatea. Askotan industria arloko enpresa ugari daude, zientziarekin lotura dutenak ere, eta ez da erreza musika elektronikoa esparru horretan aurkitzea. Honek zerbait ondo egiten ari garela adierazten digu, musikaren bitartez benetan berrikuntza lortzen ari garela. Bestalde, hau enpresa bat da eta enpresa estrategiak erabiltzen ditugu, marketina eta nazioartekotzea, adibidez.
-
Euskadi mailan proiektu onenen artean dago Dantz. Baina Estatu mailan proiektu hau aintzindaria al da?“ Estatu mailan aintzindariak garela uste dugu, baina ez oso ezagunak garelako, baizik eta gauzak era ezberdinean egiten ditugulako. Gu bezala musika lantzen duten proiektuak ez ditugu ezagutzen. Normalena da jaialdiak, klubak edo formatu txikiko festak egotea. Guk, aldiz, ez dugu erabiltzen 'fest' hitza, 'proiektua' edo 'esperientzia' hitzak erabiltzea nahiago dugu. Dantz-en misioa eta ikuspegia lantzen dugu eta besteek egiten dutena ez dugu begiratu nahi. Inspirazioak baditugu, noski, baina berrikuntza kulturala hori nahiko barneratuta daukagu eta biziraute estrategia bezala erabili dugu gainera. Egin genuen dibertsifikazioa pandemia zela medio ez zen lehentasunezko helburua, baina nolabait aintzindari bihurtu gaitu. Dibertsifikatu egin genuen aukera gehiago izateko eta, beraz, bizirauteko, baina aukerak ikusten genituelako ere. Musika elektronikoa ikuspegi hain zabaletik ikusita leku askotara joateko aukera ematen dizu. Nolabait beldurra kendu diogu gauzak probatzeari eta akatsak egiteari.
-
Dantzek otsailean egin zuen jauzi Europara, Bordelen egindako ekitaldi batekin, zehazki enologiari eskainitako museoan, Cité du Vin. ¿Nolakoa izan zen esperientzia?“ Europa mailan salto egitea guretzako kristona izan da. 'Cooperación Europea' izeneko proiektu bat aurkeztu genuen eta Dantz Point proiektuarekin egin dugu salto. Gure estrategia hori zen, kanpora joateko bidea landu. Amsterdamen egon gara eta Greziatik, Portugaletik eta Mediterraneoko zonaldetik pasatuko gara. Dantz Point Europe proiektuan liderrak gara eta beste lankide batzuekin egingo dugu lan. Adibidez, Portugalen 'Vortice' dantza konpainiarekin Lisboako kokagune berezietan dantza garaikidea eta musika landuko ditugu Dantz Point batzuen bitartez. Guretzako oso aberasgarria izaten ari da. Gainera, gure idea herri hauetara salto egitea eta bertan gelditzea da, ez bakarrik egun bateko joan etorria.
-
BDCCtik igarotzeak zertan lagundu dio DANTZen ibilbideari?“ Hasteko sare zabal batean barneratzea, baita kulturaren munduko enpresa ezberdinekin nahastea eta kontaktu berriak lortzea ere. Oso harreman ona izan dugu guztion artean eta proiektu batzuentzako oso ondo etorri zaigu BDCCren aholkularitza. Adibidez, Dantz Wear dela medio, orain Oihane Pardorekin (Amarenak) lotura daukagu eta kontaktu pila bat helarazi dizkigu proiektua garatzeko. Bestalde, edozein laguntza ekonomikora aurkezteko informazio garrantzitsua jasotzen dugu eta formakuntzaren arloan, BDCCk aurkezten diguna oso sendoa da, adar asko ikutzen dituena. Askotan uste dugu asko dakigula eta nahiko ikasi dugula, baina eguneratzea oso ondo datorkigu guztioi. Gauzak asko aldatzen ari dira eta berriro ere formakuntza lantzea beharrezkoa da.
-
Eta prozezu horiek balio izan dute sormen lana bermatzeko edo proiektua finkatzeko?“ Bi esparrutan egon da aldaketa eta bultzada bat somatu dugu. Adibidez, ezagutarazteko balio izan digu, BDCCk sustapen lan egokia egiten baitigu eta hori oso ondo etortzen da. Sekulako proiektuak daude hortik izkutatuta daudenak eta oholtzara igo behar direnak funtzionatzen hasi daitezen. Gainera, formakuntza lantzen baduzu eta sarea handitzen baduzu, askoz hobeto. Bestalde, gauzak argitzeko, konpontzeko edo kontu zehatz bati buruz hitzegiteko ordu batzuk ditugu BDCCko profesionalekin.
-
Bi esparrutan egon da aldaketa eta bultzada bat somatu dugu. Adibidez, ezagutarazteko balio izan digu, BDCCk sustapen lan egokia egiten baitigu eta hori oso ondo etortzen da. Sekulako proiektuak daude hortik izkutatuta daudenak eta oholtzara igo behar direnak funtzionatzen hasi daitezen. Gainera, formakuntza lantzen baduzu eta sarea handitzen baduzu, askoz hobeto. Bestalde, gauzak argitzeko, konpontzeko edo kontu zehatz bati buruz hitzegiteko ordu batzuk ditugu BDCCko profesionalekin.“ Oraindik proiektu berria da, ahalmen oso handia duela uste dugulako. Proiektu kultural bat globalki ikusten dugu eta oraindik txikiak garela uste dugu. Gutxinaka hazten ari gara eta organikoki handitzen. Gainera, publiko aldetik ez dugu nahi sekulako bilakaerarik, horrek kalitatea txikitu dezakeelako. Nahi duguna da pixkanaka handitzen eta garatzen joatea.
-
2020 urte latza izan zen kultura eta sormen industriarako. Baina, era berean, eremu digitalaren irekiera bermatu zuen. Dantzentzat atzerapausua edo aurrerapausua izan zen?“ Guk aprobetxatu genuen. Pandemia etorri zenean asko digitalizatu ginen. Estrategia hori bageneukan baina alderdi hori asko indartu zuen pandemiak. Dantz Point-ak, adibidez, Dantz Digitalak bihurtu genituen eta Arantzazun grabatu genuen. Publikoarekin hor ezin da ezer egin eta leku hain potenteetan egoteko aukera ireki zen. Baina batez ere pandemiak eman diguna proiektua zabaltzea da, ia mugarik ez izatea. Pentsamoldea pilo bat zabaldu digu. Lehen finkoagoak ginen, jaialdi bat ginen, eta orain laborategi batean bilakatu gara. Kultura berri bat izateko bultzada hori eman digu, bizirauteko asko garatu behar izan dugu berrikuntzaren arlotik.
-
Dantz Homes-en jaiotza 2020an ere ikusi genuen, ekintzak leku pribatuetan egitea oinarritzen dena. Mende honetako kulturaren zati nabarmen bat leku horietan gauzatuko dela uste duzue?“ Ala da. Pandemiarekin jendeak bere espazioa eduki nahi zuela ikusi genuen, hau da, leku seguruagoetan eta bere ingurukoekin egon. Ez zuten nahi feeling gabeko jendearekin nahastu. Ez da ezer esklusiboa, jet set-aren modukoa, seguru egoteko eta nahi duten lekuetan beraien kultura garatzeko balio du. Gau zehatzak nahi ditugu orain. Adibidez, nire urtebetezea da eta leku honetan ospatu nahi dut, gustoko dudan jendearekin. Nire gustora baina Dantzen zigiluarekin. Eta enpresentan berdin gertatzen ari da. Elkargikoek, adibidez, urtean behin egiten duten ekitaldi baterako eskatu ziguten musika elektronikoa, beraientzako modernizazio puntu bat ematen ziotelako. Izan ere, Dantz Home proiektua biratu eta ireki egin dugu, Dantz Agency bihurtuz.
-
Lehen esan dugu Dantz aurpegi ugariko marka kulturala dela, baina esparru gehiagotara ailegatzea duzue helburu hurrengo urteetan?“ Esan bezala ez daukagu mugarik. Gastronomiarekin, adibidez, proiektu pila bat bururatzen zaizkigu. Leku batean egon zerbait jaten eta, era berean, musikarekin gozatu. Edo moda eta musika nahastu. Agian dena da Dantz besterik gabe, eta nahasketa guzti hori Dantz esan nahi du. Agian ez dira izango proiektu pilo bat, baizik eta kontzeptu bat bakarrik. Horregatik gure estrategia marka hori da: mugarik gabeko musika, hibridatzen duen proiektua.