Eduki nagusia pasatu
back
Jabetza Intelektuala

JABETZA INTELEKTUALEKO MAPA INTERAKTIBOA

Informazioa


Era berean, funtsezkoa da KSIetako profesional eta enpresek ukiezinen babesetik eta kudeaketatik begiratuta kontuan hartu beharreko tresna juridikoak zein diren jakitea. Egungo tresna juridikoak hobeto ulertzeko Jabetza Intelektualeko mapa interaktibo bat jartzen da eskueran BDCCren aldetik:

  1. Jabetza intelektualeko eskubideak: Jabetza intelektuala eskubide pertsonalez eta ondare-eskubideez osatua dago, eta eskubide horiek esleitzen diote obra baten egileari obra hori bete-betean erabiltzea eta obra ustiatzeko eskubide esklusiboa izatea.
  2. Jabetza industrialeko eskubideak: Jabetza industrialeko eskubideek beren titularrei ematen diete haiek ustiatzeko eskubide esklusiboa, ondasun immaterialetan dute eragina, eta beste batzuei galarazten diete azken horiek ustiatzeko aukera (eskubide esklusiboak eta baztergarriak).
  3. Datu-baseen gaineko "sui generis" eskubidea: Obra, datu edo bestelako elementu independenteen bilduma guztiak dira datu-baseak. Modu sistematiko edo metodikoan antolatuta egon daitezke, banan-banan eskuratzeko moduan, baliabide elektronikoen bitartez edo beste modu batean.
  4. Beste eskubide edo tresna batzuk: kategoria hau Jabetza Intelektualeko eskubideen adarrean hertsi-hertsian integratzen ez bada ere, eskubide horien ikusmoldean eta erabileran garrantzia dute KSIetako aktibo ukiezinak kudeatzeko tresna gisa. Nagusiki, enpresa-sekretua eta norberaren irudiarekiko eskubideak hartu behar dira aintzat.

Deskarga


Tresna hau ezagutu ahal izateko, nor zaren kontatzeko eskatzen dizugu. Horrela, zurekin harremanetan jarri ahal izango gara, deskargatzen dituzun edo interesatzen zaizkizun tresnekin lotutako prestakuntzetara gonbidatu ahal izango zaitugu, edo, besterik gabe, zer moduz eta lagun diezazukegun galdetu ahal izango dizugu.

LAGUNTZA BEHAR DUZU TRESNA HONEKIN?
JARRI HARREMANETAN BDCC-AREKIN

Bat egin

BDCCko kide izan nahi duzu eta nobedade guztien berri izan?

Orientazioa
TAKE A
LOOK!!!

AHOLKURIK EDO ORIENTAZIORIK BEHAR DUZU?

Zure proiektu, enpresa edo erakundearen inguruan hausnarketarako tresnak edo aholkularitza bilatzen ari zara?

Gure esperientziarekin eta gure sarearekin, zure enpresa-erronketan lagunduko dizugu, tresnen katalogoaren eta aholkularitza pertsonalizatuaren bidez.

Zure negozioarekin lagunduko dizugu
info@basquedcc.eus

Cookien erabileraren helburua webgune honen erabilera aztertzea da. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi gure cookien politika.

Euskadi, auzolana