NAZIOARTEKOTZE-GIDA ETA DIAGNOSTIKOA
Informazioa
Nazioartekotze-gida bat daukagu honako hauek ikasi ahal izateko:
- Nazioartekotze Diagnostikoaren garrantzia lehenengo urrats gisa beharrezkoak diren baliabideak ote dauzkazun eta zure enpresa-proiektua nazioartekotzerako bidea hasteko prestatuta ote dagoen ebaluatzeko.
- Nazioartekotze Plan bat zure enpresaren nazioarteko jarduera bideratzeko gida estrategiko gisa edukitzearen abantailak. Hau da, helburu argi batzuk eta hainbat esparrutako (merkataritza eta marketina, pertsonak, finantzak eta abar) Ekintza Plan bat gauzatzen dituen dokumentua, denboraldi jakin batean ezartzen dituzun helburuetara iristea ahalbidetuko dizuna.
- Erakunde publikoek kultura- eta sormen-sektoreen eskueran jartzen dituzten finantzaketa-posibilitateak sektorearen lehiakortasunari laguntzeko eta sektorearen nazioarteko jarduera bultzatzeko.
- Duela zenbait urte zure egoera berean egonik Nazioartekotze Plan baten bidez nazioarteko bezeroengana iristea lortu duten enpresen esperientzia, erakunde publikoek eskainitako finantzaketa-tresnetan eta laguntzetan oinarrituta gainera.
Zure erakundea nola dagoen jakin nahi duzu azkar, nazioarteko merkatuei ekiteko? Erraz nazioartekotzea hainbat faktoreren arteko nahasketa orekatuaren mende dago: teknikoak, egoerazkoak, antolakuntzakoak, giza arlokoak, etab. Jarraian, zure erakundeak eremu horietan duen egoera neurtzeko modu erraz bat aurkezten dizugu, nazioartekotzeko duzun ahalmenaren ikuspegi orokorra lortu ahal izan dezazun eta, gainera, hobetzeko aukera egiazta dezazun, egin nahi dituzun edo egin ditzakezun aldaketen arabera (Nazioartekotzerako potentzialaren diagnostikoa).
Kontuan izan jolas itxurako simulazioa dela, erraza, sinplea eta intuitiboa. Gai hau interesatzen bazaizu edo kanpora ateratzeko enpresa-erabakiak hartuko badituzu, diagnostiko askoz ere osoagoa egitea gomendatzen dizugu, eta arlo horretako adituen aholkuak jasotzea. Helbide honetan eska dezakezu nola egin: info@basquedcc.eus