GIDA TEKNOLOGIKOA
Informazioa
Teknologia zenbait enpresa-helburu lortzeko tresna bat da, eta beraz, negozio irizpideak izango dira teknologia bata edo bestea hautatzera eramango gaituztenak, espero ditugun onura eta hobekuntzak lortzeko komeni zaiguna. Negozio-helburu horietako batzuk izan daitezke salmentak igotzea, balio-proposamena birdefintzea, produktu diferentzial bat sortzea, merkatu eta bezero berriak identifikatzea, eskaria aurreratzea, produkzio-kostuak murriztea, salmenta-kanal berriak aurkitzea, etab.
Sormen- eta kultura-enpresen jardueraren muina diren negozio-prozesuetan zentratzen da gida, azpisektore bakoitzak sorkuntza-, diseinu- edo produkzio-prozesu izendatu ditzakeenak.. Hortaz, teknologiak prozesu horiek hobetzeko eta goian aipatutako negozio-helburuetako bat lortzeko eskaintzen dituen aukerak aurkezten ditugu BDCCaren gida teknologikoan.