Eduki nagusia pasatu
back
Negozio edo negozio-eredu berria

GIDA JURIDIKOA ARTISTA ETA SORTZAILEENTZAT

Informazioa


Gida juridikoa artista eta sortzaileentzat kultura- eta sormen-sektorean jarduten duten pertsonei beren jarduerarekin lotutako lege-alderdi nagusiak modu erraz eta ulergarrian ezagutzen laguntzeko baliabide praktikoa da. Jabetza intelektualari, egile-eskubideei eta eskubide lotuei, industria-jabetzari eta irudi-eskubideei buruzko orientazioa eskaintzen du, baita obren erregistroari eta kudeaketari, hirugarrenen sorkuntzen erabilerari, eskubideen lagapenari, kontratuei, lizentziei eta adimen artifizialari buruzkoa ere.

Tresnak Atal Orokor bat, sektore osoari aplikagarria, eta Atal Berezi bat uztartzen ditu; azken hori lanbide-eremu bakoitzaren berezitasunetara eta sorkuntza-, ekoizpen- eta ustiapen-faseetara egokituta dago. Bere helburua da eskubideak eta betebeharrak ulertzeko, erabaki informatuak hartzeko eta proiektuak eta sorkuntzak segurtasun juridiko handiagoz kudeatzeko ezagutzak eta tresnak eskaintzea.

Deskarga


LAGUNTZA BEHAR DUZU TRESNA HONEKIN?
JARRI HARREMANETAN BDCC-AREKIN

Bat egin

BDCCko kide izan nahi duzu eta nobedade guztien berri izan?

Orientazioa
TAKE A
LOOK!!!

AHOLKURIK EDO ORIENTAZIORIK BEHAR DUZU?

Zure proiektu, enpresa edo erakundearen inguruan hausnarketarako tresnak edo aholkularitza bilatzen ari zara?

Gure esperientziarekin eta gure sarearekin, zure enpresa-erronketan lagunduko dizugu, tresnen katalogoaren eta aholkularitza pertsonalizatuaren bidez.

Zure negozioarekin lagunduko dizugu
info@basquedcc.eus

Cookien erabileraren helburua webgune honen erabilera aztertzea da. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi gure cookien politika.

Euskadi, auzolana