Eduki nagusia pasatu
Euskadik ekip Academy-n parte hartu du, kultura eta sormen industriak berrikuntza irekiko ekosistemetan sustatzeko
2026 EKAINA
    Getxo Sormen Hub
  • Kultura eta Sormen Industriak (KSI) eskualdeko berrikuntza-estrategien motor nagusietako bat bihurtu dira Euskadin. Norabide horretan sakontzeko eta sektoreak eraldaketa-prozesuetan duen zeregina indartzeko, euskal ordezkaritza batek ekip Academy nazioarteko programan parte hartu du berriki. Ekimen honen helburua sormen-sektorea berrikuntza irekiko eskualde-ekosistemetan sistematikoki integratzeko gaitasunak eta tresna metodologikoak indartzea izan da. Euskadiko taldea ekosistemako funtsezko hiru eragile osagarrik osatu dute, politika publikoen diseinua, aktibazio sektoriala eta ikerketa uztartuz:
    • Josune Prieto Alonso: Mondragon Unibertsitateko (Enpresagintza Fakultatea) eta MIK (Mondragon Innovation & Knowledge) ikerketa-zentroko ikertzaile nagusi eta irakaslea.
    • Josean Urdangarin: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura eta Sormen Industrien Unitateko arduraduna.
    • Itziar Vidorreta: Basque District of Culture and Creativity (BDCC) barrutiko proiektu-burua.
    Lankidetza-egitura trilateral honek euskal ekosistemaren ikuspegi osoa eta koordinatua bermatzea ahalbidetu du, unibertsitate-eremuko ikerketa aplikatua, Jaurlaritzaren lidergo estrategikoa eta BDCCk sektoreko enpresa eta profesionalekin duen harreman zuzena lotuz.
  • LAU LAN-SAIO TALLINGO SORMEN-BARRUTIAN
    Programa ekainaren 1etik 4ra garatu da Tallinen (Estonia), Telliskivi sormen-barrutiko Sõltumatu Tantsu Lava gunean. Lau egunetan zehar, euskal ordezkaritzak Europako beste eskualde batzuetako adituekin partekatu zituen espazioak, antzeko egitura-erronkei aurre egiteko eta finantzaketa-eredu zein gobernantza-estrategia berriak aztertzeko. Zati teoriko eta praktikoez gain, programak lan-taldeari aukera eman zion sormen-guneak bisitatzeko -hala nola Fotografiska museoa edo Invention Factory zentroa- eta beste herrialde batzuekin networking dinamikak garatzeko.
  • RIS3 EUSKADI CREATIVA ESTRATEGIAREKIN BAT EGINEZ
    Parte-hartze honek zuzeneko lotura du Euskadin garatzen ari diren prozesuekin, bereziki PCTI Euskadi 2030 zientzia, teknologia eta berrikuntza planarekin eta RIS3 Euskadi Creativa espezializazio adimentsuko estrategiarekin. Testuinguru honetan, kultura- eta sormen-proiektuak funtsezkoak dira zeharkako berrikuntza, digitalizazioa eta gizarte-eraldaketa bultzatzeko. Ekip Academy-n lortutako ezagutzak eta metodologiak oso baliagarriak izango dira BDCCren eta KSlgune Unibertsitate Klusterraren bezalako egituren bitartez abian jartzen diren laguntza-mekanismoak eta gobernantza-ereduak fintzeko. Helburua da sormen-sektoreko profesionalak berrikuntza-politiken onuradun soilak izatetik, lurraldearen garapen jasangarriaren ko-sortzaile aktiboak izatera pasatzea.

BESTE ALBISTEAK

Bat egin

BDCCko kide izan nahi duzu eta nobedade guztien berri izan?

Orientazioa
TAKE A
LOOK!!!

AHOLKURIK EDO ORIENTAZIORIK BEHAR DUZU?

Zure proiektu, enpresa edo erakundearen inguruan hausnarketarako tresnak edo aholkularitza bilatzen ari zara?

Gure esperientziarekin eta gure sarearekin, zure enpresa-erronketan lagunduko dizugu, tresnen katalogoaren eta aholkularitza pertsonalizatuaren bidez.

Zure negozioarekin lagunduko dizugu
info@basquedcc.eus

Cookien erabileraren helburua webgune honen erabilera aztertzea da. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi gure cookien politika.

Euskadi, auzolana