BERDINTASUN-PLANA EGITEKO GIDA
Informazioa
Zure enpresan emakumeen eta gizonen berdintasunerako plan bat sortu nahi duzuenez, garrantzitsua da jakitea horretan sartzeak zer dakarren eta ezinbestean jarraitu beharreko prozedurak zein diren, baita plana diseinatu eta martxan jartzeko garrantzizko alderdiak zein diren ere.
Gainera, zenbait gomendio emango dizkizuegu, prozesua zuentzat erraza eta bizkorra izan dadin. Horrenbestez, dokumentu honetan oinarrizko informazioa duzue berdintasun-planen eta funtsezko elementuen gainean, zuen dokumentua egiteko jarraitu beharreko gutxieneko gidoi batekin batera.