BERDINTASUN-ALORREKO ZURE DIAGNOSTIKOA EGITEKO GIDA
Informazioa
Gida honetan jarraibide batzuk erakusten dizkizugu modu labur eta bisualean, lehen argazki bat egin dezazun, eta, hórrela, une honetan zure enpresa emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean zertan den jakin dezazun, une honetako abiapuntua zein den atzemanez eta izan litezkeen premiak jasoz. Gida honek tresna baliagarri eta praktiko bat izan nahi du, Berdintasun Plana diseinatu eta artikulatu aurreko prozedura egiten lagundu diezazun, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorreko Diagnostiko bat eginez.
Diagnostikoak prozesu bat suposatzen du. Horren arabera, enpresaren egoerari, gestioari eta jarduerari buruz sexuaren arabera bereizitako datu kuantitatibo eta kualitatiboak bilduz eta aztertuz, emakumeengan eta gizonengan inpaktu desberdina izan dezaketen alderdiak detektatzen dira, baita, zure enpresan, desparekotasuna, diskriminazioa edo genero-rolak mantentzea eragin dezaketen alderdiak ere, emaitzen erabateko berdintasunerako oztopo izan daitezkeenak. Diagnostikoaren ondorioetan eta dagozkion hobekuntza-proposamenetan oinarrituta, zuen Berdintasun Plana diseinatzeko moduan egongo zarete.