Eduki nagusia pasatu
BDCCren hurrengo jardunaldiak eta Topaketak, eta merkataritza-kudeaketako programa berria
2025 IRAILA
  • Basque District of Culture and Creativity-tik Euskadiko kultura- eta sormen-sektoreko profesionalentzako topaguneak, prestakuntza eta laguntza estrategikoa sustatzen jarraitzen dugu. Hurrengo hiru ekimenek talentuaren garapenarekin eta ekosistemaren lehiakortasunarekin dugun konpromisoa islatzen dute: jardunaldi berri batBilbon, Tiinarekin batera, BDCC Topaketa Durangon eta Kudeaketa Komertzialeko Zerbitzu Aurreratuaren abiaraztea.
    BDCC + TIINA JARDUNALDIA BILBON: KUDEAKETA ETA FINANTZAKETA BERRITZAILEA
    Irailaren 12an, 9:00etatik 11:00etara, BBFn (Bilbao Berrikuntza Faktoria) saio berezi bat egingo da, hazi eta kudeaketa eta finantzaketa modu berriak aztertu nahi dituzten kultura- eta sormen-erakundeentzat. Programak hau jasoko du:
    • Zure kudeaketa indartzeko erremintak.
    • Finantzaketa berritzaileari buruzko gakoak.
    • Parte-hartzaileen esperientzia errealak.
    • Kafea eta networking-a beste erakunde batzuekin konektatzeko.
    Jardunaldi honetan, BDCC Sendotze Programaren edizio berria aurkeztuko da, bai eta Tiina Programa ere (Daniel y Nina Carasso Fundazioak Ship2B Fundazioarekin lankidetzan bultzaturiko programa) zeinetan proiektu berriak hautatzeko deialdia abiaraziko duten. Horregatik, saioan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Interesa baduzu, eman zure izena hemen.
    BDCC TOPAKETA DURANGON: JABETZA INTELEKTUALA
    Irailaren 25ean, 18:00etan, Durangoko Kurutzesantu Museoan, BDCC Topaketa berria egingo da, oraingoan Jabetza Intelektuala ardatz hartuta. Saioan Maitane Valdecantos BDCCko aholkulari espezializatuak parte hartuko du, eta egile-eskubideak eta jabetza industrialaren babesa eta kudeaketa lantzeko gako praktikoak partekatuko ditu, kultura- eta sormen-proiektuen iraunkortasunerako eta hazkunderako funtsezko alderdiak. Parte-hartzea doakoa da, baina leku-kopurua mugatua izango da. Eman izena hemen.
    MERKATARITZA KUDEAKETAKO ZERBITZU AURRERATUA
    Urrian, BDCCk 4 jardunalditako programa intentsiboa jarriko du martxan (2025eko urriaren 7, 10, 14 eta 17an) Bilboko gure instalazioetan, hautatutako profesionalei zuzenduta. Merkataritza Kudeaketako Zerbitzu Aurreratuaren helburua da parte-hartzaileei tresna, teknika eta hausnarketa berriak eskaintzea, merkataritza-prospekzioaren, bezero berriak eskuratzearen, hazkunde komertzialaren eta defentsaren erronkei arrakastaz aurre egiteko. Grupo Bentas-ek emango du programa, prestakuntza eta aholkularitzan esperientzia zabala duen talde espezializatuak. Metodologia praktikoa aplikatuko du: talde-dinamikak, kasuen azterketak eta programazio neurolinguistikoaren gisako baliabideak erabiliz. Ekimen hauen bidez, sektore kultural eta sortzailearen aliatu estrategiko gisa dugun eginkizuna berretsi nahi dugu, ikaskuntza kolektiborako, profesionalizaziorako zein loturak sortzeko espazioak bultzatuz, eta, horrela, BDCC ekosistema sendotuz. Zerbitzu honetan parte hartu nahi baldin baduzu, eman izena formulario hau osatuz.

BESTE ALBISTEAK

Bat egin

BDCCko kide izan nahi duzu eta nobedade guztien berri izan?

Orientazioa
TAKE A
LOOK!!!

AHOLKURIK EDO ORIENTAZIORIK BEHAR DUZU?

Zure proiektu, enpresa edo erakundearen inguruan hausnarketarako tresnak edo aholkularitza bilatzen ari zara?

Gure esperientziarekin eta gure sarearekin, zure enpresa-erronketan lagunduko dizugu, tresnen katalogoaren eta aholkularitza pertsonalizatuaren bidez.

Zure negozioarekin lagunduko dizugu
info@basquedcc.eus

Cookien erabileraren helburua webgune honen erabilera aztertzea da. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi gure cookien politika.

Euskadi, auzolana