Eduki nagusia pasatu
BDCCk berrikuntza sustatzen du enpresen marketina eta salmentak eraldatzeko bi tresna estrategikoren sorrerarekin
  • BDCCk enpresa-erabakiak errazteko laguntza bide berri bat jarri du martxan, marketinaren eta salmenten ikuspegia irauliko duten duten bi tresna estrategiko berriren bitartez. Mix Tool Marketinarekin eta Salmenta Helburuen Simulagailuarekin, erabiltzaileek analisi zehatzetan eta simulazio pertsonalizatuetan oinarritutako erabakiak hartu ahal izango dituzte, bezeroak erakartzeari zein salmenten planifikazioari modu eraginkorrean helduz.
    Marketing Mix Tool: Entzun eta konektatu kontsumitzailearekin
    Bezeroaren ahotsak gero eta eragin handiagoa duen merkatu-ingurune lehiakortsuetan, lehen mailako premia da kontsumitzailea ulertzeko gaitasuna izatea. Gauzak horrela, BDCCk Marketing Mix Tool tresna gehitu du herramienta eskaintza berri gisa, kontsumitzailea sakonki ulertzeko diseinatutako tresna alegia. Tresna honek bosgarren "P" bat txertatzen du marketin-eredu tradizionalean: bezeroa, pertsona. Izan ere, pertsona horien lehentasunak eta beharrak ezagutzea guztiz beharrezkoa suertatzen da gerora gainontzeko 4-P tradizionalak optimizatu ahal izateko (Produktua, Prezioa, Place -banaketa- eta Promotion -komunikazioa-). Tresna honi esker, berrikuntza sektoreko enpresek komunikazioaren eraginkortasuna hobetu ahal izango dute, beren eskaintzak egungo merkatuaren behar eta eskaerekin bat egiten duela ziurtatuz.
    Salmenta-helburuen simulagailua: Kalkulatu, doitu eta eskuratu zure helburuak
    Bestalde, Salmenta Helburuen Simulagailua enpresei salmenten plangintza zehatza egiten laguntzeko diseinatu da. Tresna honi esker, erabiltzaileek salmenta-helburua eta kostuak estaltzeko behar den gutxieneko prezioak kalkulatu ahal izango dituzte, baita hainbat errentagarritasun-egoeren simulazioeraiki ere. Interfaze intuitibo bati esker, webgunean eskuragarri dagoen kalkuluorriak edozein negoziorentzat estimazio zehatza errazten du, ekintzaileei baliabide fidagarri eta moldagarri bat luzatuz. Bi tresna hauen bitartez BDCCk berrikuntzarekin duen konpromezua sendotzen du. Hala, soluzio praktiko eta irisgarriak eskaintzen jarraitzen du, enpresek beren emaitzak maximiza ditzaten gero eta desafiatzaileagoa den merkatu batean desberdintzeko.

BESTE ALBISTEAK

Bat egin

BDCCko kide izan nahi duzu eta nobedade guztien berri izan?

Orientazioa
TAKE A
LOOK!!!

AHOLKURIK EDO ORIENTAZIORIK BEHAR DUZU?

Zure proiektu, enpresa edo erakundearen inguruan hausnarketarako tresnak edo aholkularitza bilatzen ari zara?

Gure esperientziarekin eta gure sarearekin, zure enpresa-erronketan lagunduko dizugu, tresnen katalogoaren eta aholkularitza pertsonalizatuaren bidez.

Zure negozioarekin lagunduko dizugu
info@basquedcc.eus

Cookien erabileraren helburua webgune honen erabilera aztertzea da. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi gure cookien politika.

Euskadi, auzolana