SPRIren Mikroenpresa Digitala: Autonomoen eta mikroenpresen digitalizazioa bultzatzen
-
SPRIren Mikroenpresa Digitala programak autonomoei eta mikroenpresei merkatuan duten presentzia indartzen laguntzen die, digitalizazioari buruzko prestakuntza eta aholkularitzaren bidez. Programa honi esker, negozio txikiek produktibitatea handitu dezakete, lan errepikakorrak ezabatu, bezeroak hobeto ulertu eta beren ekoizpen-katean zibererasoei aurrea hartu.
Enpresa-teknologiaren hainbat arlotan espezializatutako tailerretarako doako sarbidea eskaintzen du programak. Eskura dauden ikastaroen artean, zibersegurtasuna, kudeaketa digitala, fakturazio elektronikoa, interneteko presentzia, automatizazioa eta bezeroari zuzendutako errealitate birtuala daude. Bi orduko ikastaroak webinar formatuan ematen dira, zuzenean, Zoom-en bidez. Toki gutxi dago, arreta pertsonalizatua emateko.
SPRI Taldearen Mikroenpresa Prestakuntzaren agendan hauek sartzen dira:
-
Adimen artifiziala:
- CHATGPT: aukerak, arriskuak eta praktika onak - 2024/06/05, 14:30ean.
- AArekin irudiak sortzea - 2024/06/03 14:30ean.
- GOOGLE GEMINI: Googleren elkarrizketarako AA - 2024/06/21, 14:30ean.
-
Sare sozialak:
- INSTAGRAM I: Estrategia soziala eta bisuala zure negozioa sustatzeko - 2024/06/04 12:00etan.
- INSTAGRAM II: Estrategia soziala eta bisuala zure negozioa sustatzeko - 2024/06/05 09:30ean.
- FACEBOOK I: Facebookeko zure orrialdean edukia sortzea eta sustatzea. Ezarpenak, oinarrizko funtzioak eta argitalpenen kudeaketa - 2024/06/12, 09:30ean.
- FACEBOOK II: Facebooken zure negozioa bultzatzeko estrategia profesionalak. Estrategiak enpresentzat: ekitaldiak, facebook ads, estatistikak, facebookeko denda - 2024/06/14, 09:30ean.
- TikTok: bideo biralen bidezko estrategia zure negozioarentzat - 2024/06/20, 14:30ean.
- YOUTUBE: Areagotu zure irismena eta ikusgarritasuna - 2024/06/13, 14:30ean.
-
Marketin digitala:
- CANVA: Diseinu grafikoa diseinatzaile ez direnentzat - 2024/06/03 09:30tan.
- Blog korporatiboa I: irakur zaitzaten gomendio eta praktika egokiak - 2024/06/06 09:30tan.
- Blog korporatiboa II: WordPress.com-en hastapenak - 2024/06/10 12:00etan.
- HUBSPOT CRM: Kudeatu zure bezeroak, harremanak eta negozioak - 2024/06/04 12:00etan.
-
Produktibitatea:
- Microsoft 365 Ezagutzen; Onedrive, zure lainoa - 2024/06/13 12:00tan.
- Antolatu eta kudeatu zure posta eta zure zereginak modu produktiboan - 2024/06/03 12:00etan.
- NOTION: Sortu kontrol-panela zure negozioaren produktibitatea handitzeko - 2024/06/13 9:30tan.
-
Zibersegurtasuna:
- Zibersegurtasuna I: Zure negozioaren informazioa babesteko praktika onak - 2024/06/05 12:00etan.
- Zibersegurtasuna II: Zure negozioa babesteko adibide praktikoak - 2024/06/06 12:00etan.
- Babestu zure enpresaren jabetza intelektuala - 2024/06/07, 09:30ean.