BDCCk Pitching-ari buruzko zerbitzu aurreratu bat eta finantzaketa-tailer bat jarri ditu abian
- Euskadiko kultura- eta sormen-industrien garapenean laguntzeko asmoz, BDCCk Pitching zerbitzu espezializatu berri bat jarri du abian, autonomoei eta mikro-enpresa txiki eta ertainei zuzendua. Ekimen honek, hainbat saiotan zehar egingo dena eta ikuspegi praktikoarekin parte-hartzaile bakoitzaren egoerara egokituta dagoena, Barrutiak eskaintzen dituen aholkularitzen, tresnen eta gaikuntza-programen katalogo zabalarekin bat egiten du. Maitena Salinas kazetari eta coaching adituak iaz eman zuen prestakuntza pilotu arrakastatsuaren ondoren, BDCCk komunikazio eguneratuaren eta are osoagoaren aldeko apustua egin du. Zure enpresa edo proiektua modu erakargarrian aurkezten jakitea funtsezkoa da inbertsio eta lankidetza berriak lortzeko. Horretarako, Pitching tailerra azaroan eta abenduan egingo da, formatu hibridoan. Taldekako ariketak ere izango ditu programak, dinamika honek lankidetza eta networking-a bultzatzen baititu. Interesatzen zaizu? Laster irekiko dugu izena emateko epea.
-
Finantzaketari buruzko BDCC TopaketaBestalde, eta ikuspegi ekonomikoago batetik, datorren urriaren 10ean BDCCk "Finantzaketa eta sormen-industriak: elkarrizketa posible bat" topaketa antolatu du Bilbao Berrikuntza Faktorian (Uribitarte pasealekua, 6, 48901 Bilbao), Krea SGR eta Elkargi bezalako finantza-funtzioko profesionalekin. Saioaren helburua da elkarrizketa positiboa eratzea KSIen, proiektuak abian jartzeko edo sendotzeko injekzio ekonomikoak behar dituztenak, eta eragile inbertitzaileen artean, ekimen berriei laguntzeko kapitalaren zati bat berreskuratzearen alde egiten dutenak. Esperientzia praktikoen eta kasu errealen bidez, inbertsioetara iristeko gakoak argituko dira, eta arlo horretako kultura- eta sorkuntza-industrien berezitasunak aztertuko dira.
-
Finantza-kudeaketako tailerraren arrakastaKSIen %80ri zaila egiten zaie eguneroko finantza-kudeaketa optimizatzea, enpresa-arrakastan hain erabakigarria den arlo bati buruzko ezagutzarik ez dutelako. Horregatik, irailaren erdialdetik aurrera, pertsona autonomoak eta mikroenpresa txiki eta ertainetako ordezkariak oinarrizko kontzeptuak ikasten ari dira gure lantegiaren bidez, hala nola kaudimena eta bideragarritasuna, egoerak (egoera-balantzea eta emaitzen kontua) eta finantza-planak, diruzaintza, inbertsio-plana, helburu ekonomikoak (errentagarritasuna eta likidezia), kudeaketa-txostena eta Excelen ekonomia-oinarriko adierazleak eta tresnak. Zure proiektuaren kudeaketa hobetu behar baduzu, adi egon BDCCren kanalei (webgunea, Linkedin eta Instagram), etorkizuneko deialdietarako.