Eduki nagusia pasatu
BDCC Ostegunak: Adimen Artifiziala sektore kulturalaren egunerokotasunerako
  • "BDCC Ostegunak" jardunaldiak Euskadiko Kultura eta Sormen Industrien (KSI) funtsezko topagune bihurtzen ari dira. Maiatzaren 15ean, Bidasoa bizirik-ekin lankidetzan, saio berri bat ospatu genuen, adimen artifizialak sektoreko enpresen eta profesionalen eguneroko kudeaketan aliatu gisa duen potentziala ardatz hartuta: zereginen automatizaziotik hasi eta datuetan oinarritutako erabakiak hartzera arte.
    JARDUNALDI PRAKTIKO ETA HURBILA
    Ekitaldia Irunen egin zen, Bidasoa Gunean, eta hainbat kultur eta sormen eragile bildu zituen. BDCC eta Bidasoa bizirik-en ongietorriaren ostean, Leire Legarretak (We Are Clickers) adimen artifiziala KSIen eguneroko jardunean nola txertatu aztertu zuen. Ondoren, Irene Intxaustik (Teklak) eta Diego Urruchik (MediaAttack) beren kasu praktikoak aurkeztu zituzten, tresna horien erabilera errealak erakutsiz. Saioari amaiera emateko, esperimentazio-saio praktiko bat egin zen, kultura-kudeaketari aplika dakizkiokeen tresna digitalekin.
    HAZTEKO, IKASTEKO ETA KONEKTATZEKO GUNEAK
    "BDCC Ostegunak" kultura- eta sormen-sektore osoari irekitako jardunaldiak dira, eta merkatu-hazkundea, jabetza intelektuala edo digitalizazioa bezalako gai garrantzitsuak jorratzen dituzte, benetako esperientzien eta aditu ezberdinen ahotsetatik. Era berean, topaketa hauen indargune handienetako bat networkinga da: saio bakoitza aukera bat da lurralde eta azpisektore desberdinetako profesionalen arteko harremanak sortzeko, sinergia berriak piztuz.
    HURRENGOAN PARTE HARTU NAHI?
    Hurrengo saioak jada badu data: uztailaren 10ean izango da, Getxo Sormen Hubean, eta komunikazio inklusiboaren inguruan arituko da. Etorkizuneko jardunaldietarako gonbidapenak jaso nahi badituzu, bat egin BDCCrekin. Doakoa da, erraza, eta Basque District of Culture and Creativity-tik bultzatzen ditugun ekimen guztien berri izateko aukera emango dizu.

BESTE ALBISTEAK

Bat egin

BDCCko kide izan nahi duzu eta nobedade guztien berri izan?

Orientazioa
TAKE A
LOOK!!!

AHOLKURIK EDO ORIENTAZIORIK BEHAR DUZU?

Zure proiektu, enpresa edo erakundearen inguruan hausnarketarako tresnak edo aholkularitza bilatzen ari zara?

Gure esperientziarekin eta gure sarearekin, zure enpresa-erronketan lagunduko dizugu, tresnen katalogoaren eta aholkularitza pertsonalizatuaren bidez.

Zure negozioarekin lagunduko dizugu
info@basquedcc.eus

Cookien erabileraren helburua webgune honen erabilera aztertzea da. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi gure cookien politika.

Euskadi, auzolana