Hazinnova ETEentzako programaren eskaerak aurkezteko epea zabalik
- Zure enpresaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa hobetu eta errentagarritasuna indartu nahi duzu? Administrazio-prozesuak berriz planteatu eraginkortasun handiagoa lortzeko? Logistika- edo ekoizpen-prozesuak optimizatu? Hazinnova doako zerbitzua da, ETEei zuzendua, berrikuntza-proiektu txikiak erraz egiteko, eta interesatzen zaizun deialdia zabaldu du. 50 orduko aholkularitza eta laguntza programa bat da, lana antolatzeko edo produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko modu berriak ezartzen laguntzeko. Innobasquek, SPRIk eta Eusko Jaurlaritzak bultzatuta, mikroproiektuak garatu ahal izango dituzu, fabrikazioan, logistikan, merkaturatzean edo administrazioan eta finantzetan aldaketa berritzaileak eragingo dituztenak.
-
Laguntza honetaz balia zaitezke?Zure enpresa Euskadin badago 5 langile edo gehiago eta sektore hauetako batekoa bada, zure eskaera aurkeztu dezakezu:
Industria
Manufaktura-industria
Erauzketa-industriak
Energia-hornidura
Uren eta hondakinen kudeaketa
Zerbitzuak
Industriari atxikitako zerbitzuak
TIC
Telekomunikazioak
Handizkako merkataritza
Garraioa
Biltegiratzea
Finantza-jarduerak
Aseguruak
Arquitectura
Publizitatea
-
Nola egiten dut nire eskaera?
Aukeratu zure Hazinnova agentea inprimaki honen bidez
Identifikatu eta zehaztu zure beharrak agentearen laguntzarekin.
Definitu zure berrikuntza-mikroproiektua.
Jarri martxan zure proiektua eta egin 3 hilabetean.
LOOK!!!