Enterprise Europe Network: 15 urte ETEen berrikuntza eta nazioarteko hazkundea bultzatzen
- Hamarkada bat baino gehiago Europako enpresa txiki eta ertainei etengabe laguntzen, nazioartean berritzeko eta hedatzeko. Enterprise Europe Networkek ingurune sendo eta lehiakor batean enpresa-garapena bultzatzeko konpromisoari eusten dio. Azaroaren 13tik 17ra, Bizkaian SME Week izango da lehen aldiz. Aste horretan, ETEen batzarra eta sarearen urteko konferentzia batera egingo dira. Europako mila ordezkarik baino gehiagok hartuko dute parte, eta horrek ezagutza-trukea eta lankidetzak erraztuko ditu. Enterprise Europe Network sarea Europako Batzordeak sortu zuen 2008an, eta tokiko jakintza eta irismen orokorra bateratzen ditu. Gaur egun, 40 herrialde baino gehiagotako 450 erakundek osatzen dute EEN, besteak beste, SPRI Taldeak, Beaz, Innobasquek, Arabako, Bilboko eta Gipuzkoako ganberek eta EuskalTrade & Investmentek osatzen duten euskal nodoa. Sare honek laguntza baliotsuak eskaintzen dizkie ETEei, negozio-aukerei, prozesu komertzialei, teknologikoei eta I+Gri buruzko aholkularitza pertsonalizatu gisa, bai eta finantziazio-iturriak identifikatzeko ere. Azken urteotan, jasangarritasunerako eta eraldaketa digitalerako trantsizioan laguntza emateko ere egokitu da, gaur egungo enpresa-ingurunean funtsezkoak diren bi alderdi, iraunkortasunarekiko eta berrikuntzarekiko konpromisoa islatzen dutenak. Testuinguru honetan, eta Enterprise Europe Network-en eskutik, euskal nodoak hiru lurraldeetako ETEak merkatu globalekin konektatzen ditu, bazkide komertzial, teknologiko eta ikerketakoekin kontaktua erraztuz. Emaitzen arabera, Euskadiko enpresa-sarea estatuko eta Europako batez bestekoaren gainetik dago, Europako Batzordearen programetara aurkeztutako proposamenetan lortutako finantziazioari eta arrakastari dagokienez.
LOOK!!!