EIT Culture & Creativity-k eta Scale4Impact-ek gizarteratzea eta KSIak sustatzeko deialdiak abiatu dituzte
-
Maila nazionalean zein Europan, aukera berriak ireki dira eragin sozial eta kulturaleko proiektuetarako. Alde batetik, EIT Culture & Creativity-k (EIT CC) Europako Kultura eta Sormen Industrien (KSI) berrikuntza eta formakuntza sustatzeko deialdi berriak iragarri ditu. Bestetik, Scale4Impact azelerazio- eta finantzaketa-programaren 4. edizioa hasi da, Euskadin eta Nafarroan eragin zuzena edo potentziala izan dezaketen gizarteratzeko enpresa-ekimenak bultzatzeko.
EIT CC: Europako aukerak KSIen berrikuntzarako
-
Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuko Culture & Creativity ekimenak deialdi berriak jarri ditu martxan, Europako Kultura eta Sormen Industrien (KSI) berrikuntza zein formakuntza sustatzeko:
- Short Innovation Projects 2025Globalizazioari, eraldaketa digitalari, adimen artifizialari eta iraunkortasunari lotutako erronkei irtenbide berritzaileak emango dizkieten iraupen laburreko proiektuak babesteko.
- Main Innovation Projects 2025: Industria eraldatuko duten eta ekonomia sortzailea birdefinituko duten irtenbide ausartak bilatzen ditu, enpresa eta erakunde kulturalak etengabe aldatzen ari den mundura egokitzen laguntzeko.
- Continuous Professional Development (CPD) Courses 2025 KSIetako profesionalen gaitasunak hobetzeko, berrikuntza sustatzeko eta lehiakortasuna indartzeko programak eskaintzen ditu, moda, arkitektura, kultura-ondarea, ikus-entzunezkoak eta bideo-jokoak bezalako sektoreetan.
Scale4Impact: gizarte-inklusiorako proiektu enpresarialentzako laguntza
Scale4Impact-ek zortzi proiektu hautatu nahi ditu, enpleguaren eta hezkuntzaren bidez kolektibo zaurgarrien gizarteratzea lantzen dutenak. Ekimen hau enpresei, startup-ei eta gizarte-erakundeei zuzenduta dago, betiere lehen metriken edo Gutxieneko Produktu Bideragarri (MVP) baliozkotuaren jabe badira eta errentagarritasun edota jasangarritasun potentzialeko negozio-eredu bat badute. Programak bereziki balioesten ditu langabeekin, lan- edo gizarte-prekaritateko egoeran daudenekin, emakumeekin, gazteekin, haurrekin eta baliabide ekonomikorik ez izateagatik baztertuta geratzeko arriskuan dauden bestelako kolektiboekin lan egiten duten ekimenak.-
Scale4Impact programan interesa duten erakundeek hurrengo irizpideak bete behar dituzte:
-
1. Kolektibo zaurgarriak gizarteratzeko ikuspegia izatea, enpleguan eta hezkuntzan arreta berezia jarrita.
-
2. Martxan dagoen proiektu bat izatea, lehen metrikekin edo MVP balidatu batekin.
-
3. Ideia berritzaile bat aurkeztea.
-
4. Errentagarritasun- edo jasangarritasun-potentziala duen negozio-eredu bat edukitzea.
-
5. Proiektua erreplikatzeko edo eskalatzeko asmoa izatea, haren eragina maximizatzeko.
