Euskal sormen industrien nazioarteko eragina bultzatzen du BDCC-ek, Bari eta Shanghaira misioak bideratuz
-
BDCCk euskal sormenaren eragina nazioartera zabaltzeko aurrerapausoak eman ditu, Euskadiren parte-hartzea koordinatu baitu sektorearentzat garrantzi handikoak diren bi ekitalditan: Creativity Meets Cluster (Italian) eta Reverse Mission (Shanghain). Bi misioek azpimarratu egiten dute Euskadik lankidetza-sare globala zabaltzeko eta nazioarteko sormen-ekosisteman duen eragina sendotzeko duen konpromezua.
Creativity Meets Cluster
BDCCko taldeak Euskadiren parte-hartzea koordinatu du Creativity Meets Cluster ekitaldian. Ekitaldia Barin, Italian, hartuko du leku, 2024ko azaroaren 19an eta 20an hain zuzen ere. Hala, kultura eta sormen enpresen nazioarteko topaketa honetan, izen handiko zenbait euskal erakunde izango dira partaide, hala nola, DAB dantza konpainia, Arana Studio, Lucia Vittoria Sabba eta Estudio Gheada. Erakunde horiek euskal sormena sustatzeko eta Europa mailan kolaborazioak eraikitzeko aurrerapausoak emango dituzte ekitaldian antolatutako erakustaldi eta topaketa profesional anitzen bitartez. Parte hartzen duten enpresek ekintza agenda zabal batetaz gozatu ahal izango dute, sektorearentzat funtsezkoak diren gaiei buruzko bilerak eta saioak barne, hala nola, sormenezko eraldaketa, jasangarritasuna eta adimen artifizialaren eragina. Gainera, B2B networking saioak egingo dira, Europako ekosistema kultural eta sortzailearen hazkundea indartzeko dinamika eta estrategia berriak aktibatuko dituztenak.Reverse Mission
Aldi berean, BDCCk Shanghaira lagundu zuen euskal kultura eta sormen ordezkaritza, DC Network sareko kide gisa. Bertan, azaroaren 6tik 9ra bitarte Reverse Mission programan parte hartu zuten eta hala, beste hainbat eskualde sortzaileekin batera, Shangaiko berrikuntza-ekosisteman murgiltzeko aukeraz gozatu ahal izan zuten. Reverse Mission-ean, parte-hartzaileek bisitak egingo zituzten abangoardiako enpresetara, ikerketa-zentroetara eta berrikuntzaguneetara, teknologia, artea eta ekonomia sortzailea bezalako arloetan eragin handia duten proiektuak aztertuz. BDCCk bi ekitaldietan parte hartzea ezinbesteko urratsa da euskal kultur industriak nazioartera zabaltzeko. Horrelako ekimenei esker Euskadik ekonomia sortzailearen ekosistema globalean duen posizioa indartzea lortzen du, eta lankidetza eta berrikuntzen trukearen garrantzia nabarmentzen du.