Eduki nagusia pasatu
2025-2026 deialdiak: aukera berriak kultura eta sormen sektorearentzat
2025 IRAILA
  • Euskadiko kultura-, sormen- eta berrikuntza-ekosistemak deialdi ireki garrantzitsuekin ekin dio ikasturte berriari. Marketineko talentua saritzen duten lehiaketetatik hasi, euskal diseinua nazioarteko eszenara hurbiltzen duten aukeretara, edo artisten mugikortasuna bultzatzen duten dirulaguntzetara; ekimen horiek guztiak sektorearen posizionamendua indartzera eta ikusgarritasun zein hazkunde aukerak sortzera bideratuta daude.
    PESMES 2025 SARIAK
    EHUko Marketing Alumni Elkarteak eta Enpresari Aplikaturiko Ekonomiaren Institutuak antolatuta, PesMes Marketin Sariak 2014an sortu ziren, bi urtean behin ospatzen dira, eta marketinaren arlo zabalenean lan egiten duten profesional, marka eta erakundeen lana aitortzea eta zabaltzea dute helburu. Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza edo interesa duten pertsona, enpresa edo erakunde guztiek aurkez ditzakete hautagaitzak: ekintza zehatzak zein marketin estrategia integralak. Kategoria nagusiak hauek dira: unean uneko marketin-ekintzak, ekintza osoak, mikroenpresak eta epaimahaiaren aipamen bereziak. Parte hartzeko oinarriak kontsultatu.
    GURE DISEINU ONENAK - EIDE IF DESIGN 2026 HAUTAKETA
    Bilbon egindako iF DESIGN STUDENT AWARD sari banaketa arrakastatsuaren ostean, EIDEk Gure Diseinu Onenak deialdia kaleratu du. Hautatutako diseinu-proiektuek automatikoki izango dute aukera iF DESIGN AWARD 2026 sarietako finalista bihurtzeko. EIDEko kide diren (DIGAko bazkideak barne, bi elkarteen arteko hitzarmenari esker) profesionalek, estudioek, enpresek eta hezkuntza-zentroek parte hartu ahal izango dute, 2023ko uztailetik 2025eko irailera bitartean egindako proiektuekin edo 2026an abiarazteko aurreikusitakoekin. Egutegia honakoa da: deialdia 2025eko uztailaren 15etik aurrera, epea irailaren 26ra arte, eta hautaketa finala urriaren 13an. Kontsultatu hemen GURE ONENAK 2026 parte-hartze oinarriak.
    AT! MUSIKA - EUSKAL ARTISTEN MUGIKORTASUNERAKO LAGUNTZAK
    Etxepare Euskal Institutuak AT! Musika deialdia ireki du, euskal sortzaileen nazioarteko mugikortasuna bultzatzeko, 175.000 ?-ko aurrekontuarekin. 2025ean zehar euskal musika euskararen eremu geografikotik kanpo sustatzea eta zabaltzea da helburua, sektorearen nazioarteko posizionamendua indartuz eta beste herrialdeetako kultura-eragileekin sareak sortuz. Eskaerak aurkezteko epea 2025eko irailaren 30era arte egongo da zabalik, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez. Ekimen hauen bidez, Euskadiko kultura- eta sormen- sektoreak bere talentua erakusteko aukera izango du, kanpora begira proiektatzeko eta enpresen, erakundeen eta profesionalen arteko lotura sendotzeko, ekosistema gero eta berritzaileagoa, lehiakorragoa eta mundura irekiagoa sortuz.

BESTE ALBISTEAK

Bat egin

BDCCko kide izan nahi duzu eta nobedade guztien berri izan?

Orientazioa
TAKE A
LOOK!!!

AHOLKURIK EDO ORIENTAZIORIK BEHAR DUZU?

Zure proiektu, enpresa edo erakundearen inguruan hausnarketarako tresnak edo aholkularitza bilatzen ari zara?

Gure esperientziarekin eta gure sarearekin, zure enpresa-erronketan lagunduko dizugu, tresnen katalogoaren eta aholkularitza pertsonalizatuaren bidez.

Zure negozioarekin lagunduko dizugu
info@basquedcc.eus

Cookien erabileraren helburua webgune honen erabilera aztertzea da. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi gure cookien politika.

Euskadi, auzolana