Saltar contenido principal
Hazinnova ETEentzako programaren eskaerak aurkezteko epea zabalik
  • Zure enpresaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa hobetu eta errentagarritasuna indartu nahi duzu? Administrazio-prozesuak berriz planteatu eraginkortasun handiagoa lortzeko? Logistika- edo ekoizpen-prozesuak optimizatu? Hazinnova doako zerbitzua da, ETEei zuzendua, berrikuntza-proiektu txikiak erraz egiteko, eta interesatzen zaizun deialdia zabaldu du. 50 orduko aholkularitza eta laguntza programa bat da, lana antolatzeko edo produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko modu berriak ezartzen laguntzeko. Innobasquek, SPRIk eta Eusko Jaurlaritzak bultzatuta, mikroproiektuak garatu ahal izango dituzu, fabrikazioan, logistikan, merkaturatzean edo administrazioan eta finantzetan aldaketa berritzaileak eragingo dituztenak.
  • Laguntza honetaz balia zaitezke?
    Zure enpresa Euskadin badago 5 langile edo gehiago eta sektore hauetako batekoa bada, zure eskaera aurkeztu dezakezu:

Industria


  • Manufaktura-industria

  • Erauzketa-industriak

  • Energia-hornidura

  • Uren eta hondakinen kudeaketa

Zerbitzuak


  • Industriari atxikitako zerbitzuak

  • TIC

  • Telekomunikazioak

  • Handizkako merkataritza

  • Garraioa

  • Biltegiratzea

  • Finantza-jarduerak

  • Aseguruak

  • Arquitectura

  • Publizitatea

  • Nola egiten dut nire eskaera?
    • Identifikatu eta zehaztu zure beharrak agentearen laguntzarekin.

    • Definitu zure berrikuntza-mikroproiektua.

    • Jarri martxan zure proiektua eta egin 3 hilabetean.

    Bi mikroproiektu ere egin ditzakezu. Proposamenak aurkezteko epea urriaren 26an bukatuko da.

BESTE ALBISTEAK

Únete

¿Quieres formar parte del BDCC y estar al tanto de todas las novedades?

Orientación
TAKE A
LOOK!!!

¿Necesitas Consejo u Orientación?

¿Estás buscando herramientas de reflexión o asesoramiento en torno a tu proyecto, empresa u organización?

Con nuestra experiencia y nuestra red, te apoyamos en tus retos empresariales a través de un completo catálogo de herramientas y diferentes servicios de asesoramiento personalizado.

Te ayudamos con tu negocio
info@basquedcc.eus

El uso de cookies tiene como objetivo el análisis del uso de este sitio web. Para obtener más información, consulte nuestra política de cookies.

Euskadi, bien común